Franz Ernst Neumann (Joachimsthal, 1798ko irailaren 11 – Königsberg, 1895eko maiatzaren 23a) alemaniar mineralogo eta fisikaria izan zen.
1815ean ikasketak eten zituen Napoleonen aurka boluntario gisa borrokatzeko Ehun Egunetan, eta Lignyko guduan zauritu zuten.
Berlingo Unibertsitatean sartu zen teologia ikastera, baina laster aldatu zen gai zientifikoen ikasketara. Kristalografiari buruz idatzi zuen eta mineralogia eta fisika irakasle postua lortu zuen Königsbergeko Unibertsitatean.
Optikan ere aritu zen, argiaren teoria dinamikoa aztertu zuen eta errefrakzio bikoitzaren legeak ondorioztatu zituen. Elektrodinamikaren teoria matematikoan ere lagundu zuen, eta matematikoki ezarri zituen korronte elektrikoen indukzioaren legeak.
Carl Gustav Jacobi matematikariarekin batera, mathematisch-physikalisches Seminar sortu zuen 1834an.